Gizartea -

TRAFIKOA

Gaur ere auto-ilarak izaten ari dira Biriatun

Auto-pilaketak 2 kilómetro eta erdikoak dira. Azken egunotan, mugako puntu hori kolapso toki eta etsipen bihurtu da, gidari eta bidaiari ororentzat.

Trafikoa momentu honetan. Argazkia: Segurtasun Saila.
Trafikoa momentu honetan. Argazkia: Segurtasun Saila.
Trafikoa momentu honetan. Argazkia: Segurtasun Saila.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizean 2 kilometro eta erdiko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Irunen Baionarako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Larunbat honetan ere auto-ilara handiak izan dira puntu horretan, eta 6 kilometrotara heldu dira auto-pilaketak.

Azken egunotan, mugako puntu hori kolapso toki eta etsipen bihurtu da, gidari eta bidaiari ororentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Gaurko azken orduko albistea