Gizartea -
Zirkulazioa
Auto-ilara handiak izan dira larunbat honetan Biriatuko mugan, Baionarako noranzkoan
Ilarak sei bat kilometrokoak izan dira larunbat arratsaldean. Gainera, Gasteizen eta Zarautzen ere arazoak izan dira.
EITB MEDIA
Biriatuko mugan auto-ilarak izan dira larunbat arratsalde osoan. 19:15ak aldera, adibidez, sei bat kilometroko auto-ilarak zeuden Baionarako noranzkoan, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Dena dela, azken orduetan urritu egin dira. Gainera, puntu horretan, baina Donostiarako noranzkoan, bi kilometroko ilarak izan dira.
Biriatuko muga, baina, ez da ilarak dauden puntu bakarra. Gasteizen ere pilaketak izan dira A-1 eta N-622 errepideak lotzen diren puntuan, bost bat kilometroko auto-ilarak zeuden 17:00ak aldera, Irunerako noranzkoan, baina arazoak arindu egin dira 19:00etarako.
Aitzitik, egoera okertu egin da Zarauzko bidesarian, bi noranzkoetan. Goiz eta eguerdian auto-ilarak izan eta gero, lasaia izan da arratsaldea. Pilaketak hasi dira berriz ere iluntzean, baina 21:00ak aldera amaitu dira.