Gizartea -
Larrialdi klimatikoa
Euskal Autonomia Erkidegokoak dira ur gehien pilatu duten urtegiak Estatuan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien % 81 beteta daude. Estatuan, berriz, ur erreserba % 36,9ra murriztu da azken asteetan, euri faltaren ondorioz.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien % 81 beteta daude eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoa da ur erreserba handiena duen erkidegoa Estatuan. Azken hiru hilabeteetan Espainiako urtegiak husten ari dira eta une honetan erreserba % 36,9koa da.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak gaur emandako datuen arabera, Estatuko urtegietan 20.702 hektometro kubiko (hm3) pilatu dira, duela astebete baino 589 hm3 gutxiago.
Beherakada maiatzaren 10ean hasi zen eta orduan urtegien ahalmena % 50,7koa zen. Harrezkero, galera 7.750 hm3-koa izan da, hots, % 27,3koa.
Ur-emari handiena duten arroak Euskal Autonomia Erkidegokoak (% 81) eta Kantauri ekialdekoak dira. Ebro ibaian erreserba, berriz, % 45,7koa da.