Gizartea -
krisia
Iparraldeko 95 udalerritan zorroztu dituzte neurriak lehortea dela eta
Azkenaldiko euriei esker ibai eta erreketako emariak handitu diren arren, eta oporraldiko bisitarien kontsumoa murriztu bada ere, industriaren eta hezkuntza zentroen jardueraren itzulerak neurriak zorroztea eragin du.
I.G. | eitb media
Pirinio Atlantikoko Prefekturak uraren erabiltzeko baldintzak zorroztea erabaki du 95 udalerritan, lehorteari aurre egiteko.
Hala, Prefekturak ohar baten bidez azaldu duenez, abuztuaren 18tik 22ra izandako euriek ibai eta erreken emariak handitzea lortu zuten, eta oporraldiko bisitariak joan ahala uraren kontsumoa jaitsi egin da, baina industriaren eta hezkuntza zentroen jardueraren itzulerak neurriak zorroztea eragin du.
Hori dela eta, 95 udalerritan "krisi" egoerara igaro dira, eta, hortaz, 30era arte neurriak zorroztu dituzte. Beste zortzi udalerritan "alerta" egoeran jarraitzen dute.
Debekuak honako hauek dira:
-Baratzeak 20:00 eta 08:00 artean ureztatu ahal izango dira
-Lorategiak ureztatzea debekatuta dago
-Autoak ura berrerabiltzeko sistema duten tokietan soilik garbitu ahal izango dituzte, lan egiteko erabiltzen badira. Partikularren debekatuta dute, soilik osasun arrazoiengatik garbitu daitezke
-Kirol eta golf instalazioak astean bitan ureztatu ahal izango dira, 22:00etatik 06:00etara
-Igerileku pribatuak ezingo dira bete, metro kubiko bat baino gehiagoko edukiera izanez gero
-Ibaia eta erreketako ura ezingo da erabili, ezta ureztatzeko ere