Gizartea -

bizkaia

Zezenketen aurkako elkarretaratzea egin dute Bilbon

Larunbat arratsaldean izan da elkarretaratzea Bizkaiko hiriburuko zezen plazaren parean, Aste Nagusiko Zezenketa Orokorren baitako azken aurreko ekitaldiaren aurretik.

Tauromakiaren abolizioaren aldeko pankartak erakutsi dituzte ekintzaileek. Argazkia: EFE
Tauromakiaren abolizioaren aldeko pankartak erakutsi dituzte ekintzaileek. Argazkia: EFE
Tauromakiaren abolizioaren aldeko pankartak erakutsi dituzte ekintzaileek. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zezenketen aurkako berrehun bat pertsona bildu dira arratsalde honetan Bilboko zezen plazaren parean, Aste Nagusiko Zezenketa Orokorren baitako azken aurreko ekitaldiaren aurretik.

Tauromakiaren abolizioaren aldeko pankartak erakutsi dituzte, eta askotariko leloak oihukatu, besteak beste, "Hemen da, hemen da lotsa nazionala", "Bilbo antitaurinoa da" edota "Tortura ez da ez artea ez kultura".

Halaber, "Dirulaguntzarik gabe ez zarete ezer", "Pribilegiorik ez taurinoentzat" edo "Abolizioa" bezalako mezuak ere zeramatzaten pankartetan, plazan hilzorian dauden zezenen argazkiekin batera.

Antonio Ferrera, Jose Garrido eta Leo Valadez protagonista izango dituen zezenketa hasi aurretik izan da elkarretaratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Euskal hiriburuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Protestak gaur