Gizartea -

gipuzkoa

Gazte bat erreskatatu dute, Zumaiako Flyschetik zebilela erori ostean

Ertzaintzaren helikopteroak zauritua ebakuatu du, eta harekin zihoazen lau lagunak ere lekualdatu ditu, marea igotzeko arriskua zela eta. Gainera, Nafarroako Suhiltzaileek beste bi emakume erreskatatu dituzte Urtergan eta Urbasan, horiek ere orkatila bihurrituta.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko emakume gazte bat erreskatatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek, lagun batzuekin Zumaiako Flysch inguruan ibiltzen ari zela erori eta orkatila bihurritu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbateko 15:00ak baino apur bat lehenago, SOS Deiak 112 larrialdi zerbitzuak Irurtzungo hondartzan, Zumaian, gertatutakoaren berri izan du.

Erori ostean, mugitzea eta ibiltzea galarazten zion min handia sentitu du orkatilan, eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako langile batek martxan jarri ditu larrialdi zerbitzuak; Suhiltzaileak, Getariako Gurutze Gorriko osasun langileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat, UVR erreskate taldearekin batera.

Gaztea artatu eta gero, Ertzaintzaren helikopteroak San Telmo elizaraino eraman du, eta anbulantzia batek jaso du bertan, Donostiako Unibertsitate Ospitalera eramateko.

Era berean, helikopteroak zaurituarekin zihoazen lau lagunak artatu ditu, eta horiek ere eraman ditu eliza aldera, marea igotzearen arriskua ekiditeko.

Bestalde, Nafarroako Suhiltzaileek beste bi emakume erreskatatu dituzte Utergan eta Urbasan, horiek ere orkatila bihurrituta.

Iturri ofizialek EFE agentziari jakinarazi diotenez, 14:17ean izan da lehen kasua. Baso Sorginduan txangoa egiten ari zen emakume bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute Altsasuko Suhiltzaileek.

Bigarrena ere, 14:45ean orkatila bihurritu duen erromes bat, ospitale berera eraman dute, 4x4 ibilgailu batean lehenik, eta anbulantzian ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Zumaia albisteak Eguneko albisteak SOS Deiak albisteak