Gizartea -

KORONABIRUSA

15 pertsonaraino jaitsi da koronabirusak eragindako hildakoen kopurua

Koronabirusaren adierazleek behera egiten jarraitzen dute Euskadin. 711 positibo izan dira, aurreko astean baino ia 100 pertsona gutxiago.

Positibotasun-tasa % 7,3koa da. Argazkia: EITB Media.
Positibotasun-tasa % 7,3koa da. Argazkia: EITB Media.
Positibotasun-tasa % 7,3koa da. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken asteko datuak biltzen dituen azken buletin epidemiologikoan, adierazleek behera egin dute, Euskadin koronabirusaren eraginak hobera egiten jarraitzen duela baieztatuta.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 15 pertsona hil dira, orain dela 7 egun baino 3 gutxiago.

103 ospitaleratze zenbatu dituzte gela arruntetan (joan den astelehenean 156 ziren), eta 9 ZIUetan daude, aurreko astean baino 2 pertsona gutxiago.

Ildo beretik, positiboen kopuruak ere behera egin du, 711, guztira. Aurreko buletinean, 803 kasu positibo izan ziren, ia 100 gehiago. 69,03an kokatzen da 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 100.000 biztanleko, eta positibotasun tasa % 7,3koa da.

Birusaren birsorkuntza-indizeari dagokionez, 0,89koa da Euskadin; 0,91koa, Araban; 0,87koa, Bizkaian eta 0,91koa, Gipuzkoan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur