Gizartea -
Indarkeria matxista
Hiru gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen, emakumeei eraso egitea egotzita
Emakumeetako bat Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzaileak 30 eta 41 urteko hiru gizonezko dira.
AGENTZIA | EITB MEDIA
Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen joan den asteburuan Gasteizen, beste hiru emakumeri eraso egin izana leporatuta.
Udalak gaur jakinarazi duenez, lehendabiziko erasoa Judimendi auzoko etxebizitza batean gertatu zen, larunbatean, goizeko 07:00etan.
Bizilagunek eman zuten abisua, "oihu izugarriak" eta "kolpe handiak" entzun eta gero. Udaltzainak bertaratu ziren eta erasotzailea atxilotu zuten. 30 urteko gizonezkoak agenteei aurre egin zien. Emakumea Txagorritxuko ospitalera eraman zuten.
Bigarren erasoa igandean, goizeko 09:00etan, gertatu zen hiriguneko kale batean. Herritar batek eman ohartarazi zuen Udaltzaingoa eta lekukoen laguntzarekin, handik hurbil atxilotu zuten erasotzailea, 30 urteko gizon bat.
Hirugarren erasoa Santa Luzia auzoan jazo zen, gaueko 21:00ak inguruan. Gizon batek emakume bati eraso egin zio kalean. Lekuko batek eman zuen abisua eta udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeria delitua egotzita.