Gizartea -

Gertakaria

Ilobari gasolina isuri eta su eman nahi izan dio, Ordizian

Ertzaintzaren agenteek erasoa jazo den etxebizitzako atea behera bota behar izan dute eta 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute. Ustezko erasotzaileak aurrekari ugari ditu.

Ustezko erasotzaileak aurrekari ugari ditu. Argazkia: EITB
Ustezko erasotzaileak aurrekari ugari ditu. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du Ordizian ilobari gasolina isuri eta ondoren su emango ziola mehatxu egitea leporatuta.

Agenteek erasoa jazo den etxebizitzako atea behera bota behar izan dute eta barrura sartzean ustezko erasotzaileak eurei ere gasolina bota die.

Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuak aurrekari ugari ditu lapurretak, mehatxuak eta beste hainbat delitu direla eta, halaber, 30 bider kartzelaratu dute.

Atxiloketaren unean gasolina bidoi bat, soldagailu bat, aizto handi bat eta agenteei aurre egiteko erabili duen beste erreminta bat atzeman dizkiote ustezko erasotzaileari.

Gertakaria 11:30ean jazo da Ordizian. Atxilotuaren senide batek eman dio Ertzaintzari gertatutakoaren berri. Ustezko erasotzaileak mehatxuekin jaso ditu agenteak, gasolina bota die eta bere txakurra amorrarazten saiatu da ertzainei eraso egin ziezaien.

Ertzainek atxilotzea lortu dute, baina aurretik 31 urteko gazteak iloba gasolinaz bustitzea lortu du eta bien arteko liskarra saihesten ahalegindu den lekuko bat zauritu du arma zuri batekin. Halaber, atxilotuak bere arreba bati eraso dio kolpeka. Hiru zaurituak inguruko osasun etxe batean artatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea