Gizartea -

Trafikoa

Motor-gidari bat zauritu da Azazetan izandako trafiko-ezbehar batean

Istripua A-132 errepidean jazo da, auto baten eta motor baten artean, Kanpezurako norabidean. Horren ondorioz, motor-gidaria zauritu da, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.

Istripua izandako lekua. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak
Istripua izandako lekua. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak
Istripua izandako lekua. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat zauritu da larunbat arratsalde honetan Azazetan izandako trafiko-istripu batean, Arraia-Maeztuko udalerrian (Araba).

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:00etan jazo da, auto baten eta motor baten artean, A-132 errepidean, Kanpezurako norabidean.

Istripuaren ondorioz, motor-gidaria zauritu da, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Arabako Mendialdeko Kuadrilla