Gizartea -
GARRAIO PUBLIKOA
Barakaldo eta Santurtzi arteko tren zerbitzua martxan da, matxura baten ondorioz etenda egon ondoren
C1 eta C2 lineak bere tren maiztasuna normaltasunez berreskuratzen ari dira. Asteazken goizean Renfe Aldiriko C1 Bilbo-Santurtzi tren-linea eten dute Barakaldo eta Santurtzi artean izandako matxura baten ondorioz.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barakaldo eta Santurtzi arteko tren zerbitzua martxan da, matxura baten ondorioz etenda egon ondoren. C1 eta C2 lineak bere tren maiztasuna normaltasunez berreskuratzen ari dira.
Asteazken goizean Renfe Aldiriko C1 Bilbo-Santurtzi tren-linea eten dute Barakaldo eta Santurtzi artean seinaleen sisteman izandako matxura baten ondorioz.
C2 Bilbo-Muskiz lineak zerbitzua eskaintzen jarraitu du, baina 30 minututako atzerapenarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea