Gizartea -
Araba
Zauritutako txirrindulari bat erreskatatu dute helikopteroz Okinan
Erorikoaren ondorioz, konortea galdu du momenturen batean, eta odola zerion burutik. Ertzaintzaren helikopteroz erreskatatu ostean, anbulantziaz eraman dute ospitalera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ertzaintzaren helikopteroak txirrindulari emakumezko bat erreskatatu du larunbat honetan Okinan, mendi-bide batetik zihoala, bizikletatik erorita, zauritu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
12:00ak aldera pertsona batek Sos Deiak 112 telefonora deitu du, esanez bere bikotekideak erorikoa izan duela bizikletatik, Ullibarri de los Olleros eta Okina arteko mendi-bide batean. Txirrindulariak konortea galdu du momenturen batean, eta odola zerion burutik.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun langileak mobilizatu dituzte. Ertzaintzako Mendi Erreskaterako helikopteroak emakumea erreskatatu du eta A-4133 errepideraino eraman. Han, anbulantzia batek zauritua hartu eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman du.