Gizartea -

Bizkaia

Onik aurkitu dute igandean Diman desagertutako 67 urteko gizona

Bi eguneko bilaketaren ondoren, gaur 18:45 aldera, larrialdi zerbitzuek topatu dute Indusi auzoan.

Agente bat Dimako erreka bateko inguruak miatzen. Argazkia: Ertzaintza
Agente bat Dimako erreka bateko inguruak miatzen.
Agente bat Dimako erreka bateko inguruak miatzen. Argazkia: Ertzaintza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi eguneko bilaketaren ondoren, gaur 18:45 aldera, larrialdi zerbitzuek igandetik desagertuta zegoen 67 urteko gizona aurkitu dute Dimako (Bizkaia) Indusi auzoan, Ertzaintzak ohar batean jakitera eman duenez.

Gizona egoera onean zegoen, eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek jaso ondoren,  bizi den egoitzara eraman dute.

Igandetik falta zen gizonezkoa, eta ordutik ari ziren haren bila. Desagertutakoa Ibarra auzoko adinekoen zentroko egoiliarra da. 

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzaren gidaritzapean ari ziren bilaketa lanak egiten, eta Durangoko ertzain etxeko agenteak, Ertzaintzako mendi unitatekoak eta helikoptero bat ari ziren parte hartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Igorre Arratia-Nerbioi azken ordukoa