Gizartea -

SEXU ABUSUAK

Espainiako Herriaren Defendatzaileak Eliza katolikoaren sexu abusuen 201 biktima artatu ditu bi hilabetetan

Angel Gabilondok adierazi duenez, "pozik daude lekukotzak erritmo onean iristen direlako" eta azpimarratu du orain arte hasitako espediente gehienak gizonezkoei dagozkiela.

Eliza baten irudia. Artxiboko argazkia. EiTB
Eliza baten irudia. Artxiboko argazkia. EiTB
Eliza baten irudia. Artxiboko argazkia. EiTB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Eliza katolikoaren eremuan sexu abusuak jasan dituzten 201 biktima jarri dira harremanetan Angel Gabilondo Espainiako Herriaren Defendatzailearekin Biktimei Laguntzeko Unitateak martxan daramatzan bi hilabeteotan.

Hala adierazi du Gabilondok berak ohar batean, eta zehaztu du unitate horrek orain arte hasitako espedienteak batez ere gizonei dagozkiela (167) eta gainerakoak (34) emakumeei. Jakinarazi du, gainera, unitateko teknikari espezializatuek horietatik 67 elkarrizketatu dituztela.

Datuok Gabilondok berak sortutako Aholku Batzordera bidali dituzte, Diputatuen Kongresura bidaliko duten txosten bat egite aldera.

Gabilondok esan du "pozik" daudela "lekukotzak erritmo onean iristen direlako", baina benetan axola eta kezkatzen duena, kopurua baino gehiago, biktimei entzutea dela, eta entzuketa horiek errespetuz, seriotasunez, diskrezioz eta konfidentzialtasunez egitea.

Kanpoko 17 adituk, Defendatzaileak berak eta lehen eta bigarren laguntzaileek osatzen duten Aholku Batzordearen zeregina "gertaerak eta erantzukizunak zehaztea, biktimei erreparazioa emateko prozedurak ezartzea eta prebentzio-neurriak eta jarduera-protokoloak bultzatzea da, horrelakorik berriro gerta ez dadin", azaldu Gabilondok.

Hala ere, zehaztu du ez dela auzitegi bat, eta ez dagokiela eurei "epai" bat ematea. Oraingoz, Defendatzaileak ez du txostena entregatzeko epemugarik zehaztu, biktima guztiei entzun nahi dielako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa