Gizartea -
ELIZA KATOLIKOA
Flandriako gotzain katolikoak prest daude sexu bereko pertsonen elkartzeak bedeinkatzeko
Vatikanoari desafio eginez, zeinak iaz sexu bereko pertsonen arteko loturak bedeinkatzea debekatu zuen, Belgikako gotzainek erritu bat proposatu dute, otoitz bat eta bedeinkazio bat barne hartzen dituena.
EITB MEDIA
Flandriako gotzain katolikoak prest daude sexu bereko pertsonen elkartzeak bedeinkatzeko. Herrialde horretako gotzain katolikoek argitaratu berri duten agiri batean sexu bereko bikoteen elkarketak modu eraginkorrean egiteko aukera ematen dute, hala, Vatikanoko doktrina-bulegoak iaz praktika horien aurka emandako epai bati aurre eginez.
Zehazki, Belgikako gotzain konferentziaren webgunean gaur argitaratutako agirian sexu bereko pertsonen arteko lotura egonkortzeko bedeinkapen erritual bat iradokitzen da. Otoitzak eginez leial izateko bi pertsonen konpromisoa jasotzen da senide eta lagunen artean.
Era berean, erritu hori sakramentu-ezkontza ez dela nabarmentzen dute gotzain flandriarrek. Agiriaren arabera, elizak homosexualengandik gertu egon, eta inor baztertzen ez duen eliza izan nahi du.
Proposamen horrekin, nolanahi ere, Flandriako gotzainek nolabaiteko desafioa egiten diote Vaticanok sexu bereko ezkontzen aurka iaz zehaztutako doktrina-ofizioaren bideari.