Gizartea -

TIS

Telefono mugikorretan osasun-txartel digitala erabiltzeko proiektua martxan jarri du Osakidetzak

Gasteizko Lakuabizkarra osasun-zentroari atxikitako herritarrak izango dira proiektu piloto hau probatzen lehenak. Datozen egunetan gutun bat jasoko dute egitasmoan parte hartzera gonbidatzeko.

Osakidetzako osasun-txartelaren irudia.
Osakidetzako osasun-txartelaren irudia.
Osakidetzako osasun-txartelaren irudia.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza osasun-txartela formatu digitalean edukitzeko aukera aztertzen ari dira. Modu honetan, txartel digitala duen herritarrek telefono mugikorraren bidez interaktuatu ahal izango du osasun-sistemarekin –Osakidetzan zein farmazietan–. 

Gasteizko Lakuabizkarra osasun-zentrora atxikitako herritarrek gutun bat jasoko dute datozen egunetan proiektu pilotuan parte hartzera gonbidatzeko. Egitasmoan parte hartu nahi duten eta ziurtagiri digitalik ez duten pertsonek Eusko Jaurlaritzako Zuzenean herritarrentzako arreta-bulegoetan edo gizarte-etxeetako edozein KZgunetan eskatu ahal izango dute.

Zerbitzu digital horrek ez du ohiko txartela ordezkatuko, baizik eta herritarren eta osasun-sistemaren arteko interakzioa hobetu, Osasun Sailak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Osakidetza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak