Gizartea -
Aho batez
Autobus geltokia Atotxara eramateko mozioa onartu du Donostiak
Donostiako udalbatzak aho batez onartu du PSE-EEk aurkeztutako mozioa. Baina lanak hasi baino lehen, ingurugiro txosten bat egitea agindu dute.
Erredakzioa
Donostiako udalbatzak aho batez onartu arratsaldean autobus geltoki berria Atotxan egiteko PSE-EEk aurkeztutako mozioa.
Donostian ordezkaritza duten alderdi guztiek, Bilduk barne, ekimen sozialistari babesa eman diote. Juan Karlos Izagirre alkateari "autobus geltokia Atotxan egiteko jada hiru aldiz berretsi den udalbatzaren gehiengoaren erabakia" errespetatzeko eskatu diote.
Goizeko udalbatzan bozkatu dute mozioa, oposizioko taldeek, PSE-EEk, EAJk eta PPk, geltokia Loiolako Erriberan egitea baztertu ostean.
Hala ere, lanak hasi baino lehen, ingurugiro txosten bat egitea agindu dute.