Gizartea -
EGURALDIA
Astelehenera arte luzatuko da asteburu honetan lagun daukagun giro hezea
Zeru hodeitsuak izango dira protagonista nagusiak udazkeneko lehenengo asteburuan. Prezipitazioak espero dira ipar partean.
EITB MEDIA
Udazkeneko lehenengo asteburua hodeitsua izango da, eta tenperaturak nabarmen egingo du behera. Euria egingo du, bereziki ipar partean.
Euskalmeten arabera, igandean, Kantauri isurialdean zerua lainotuta egongo da. Tarteka, euria egingo du, eta ekaitzak espero daitezke zenbait tokitan. Hegoaldean aldiz, giroa argiagoa izango da, eta oro har, ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da egunean zehar.
Tenperatura maximoak 20 gradukoak izango dira Iruñean, 17 gradukoak Gasteizen, eta 18 gradukoak, Bilbon eta Donostian.
Tenperatura minimorik baxuena Gasteizek izango du, 8 gradurekin, eta Iruñeak jarraituko du, 9 gradurekin. Bilbon, tenperaturak 14 gradutara jaitsiko dira, eta 13 gradutara, Donostian.
Astelehena ere giro heze eta freskoarekin hasiko da. Lainotuta agertuko da zerua eta tarteka euri pixka bat egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Hegoaldera, berriz, nekez iritsiko da tantarik.
Giroa freskoa izango da eta tenperatura maximoak ez dira 16-18 gradutik pasako. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da arratsaldean, giroa mikaztuz.
Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.