Gizartea -

katalunia

Gazte bat sastadaz hil dute Bartzelonako La Merce festetan

Ada Colau alkateak baieztatu duenez, erasoak ez dauka zerikusirik bart gauean bertan Plaza Espanya eta Creu Coberta inguruan ere izandako jazoera bandalikoekin.

Bart gaueko liskarrek eragindako hondamenetako batzuk. Argazkia: CIU
Bart gaueko liskarrek eragindako hondamenetako batzuk. Argazkia: CIU
Lapurretak eta hildako bat izan dira Bartzelonako La Merce festetan

01:21

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizon bat hil da igande goizaldean Bartzelonan, La Merce festak ospatzen ari zela Montjuïceko Maria Cristina etorbidean sastada jaso ondoren.

Esquadra Mossoek igande honetan jakinarazi dutenez, osasun zentro batera eraman dute gaztea zenbait polizia agente lekura iritsi eta berehala, baina horren heriotza berretsi besterik ezin izan dute egin bertan.

Bartzelonako Metropoli Barrutiko Ikerketa Kriminalerako Alorra gaztearen heriotza ikertzen ari da, eta erasoaren egilea identifikatzen saiatzen.

Erasoaren lekua kontzertu jendetsuen agertoki izan da hiriko festetan.

Ada Colau Bartzelonako alkateak ere baieztatu du erasoa Catalunya Radio irratian egindako adierazpenetan, eta gertakaria deitoratu du. Azaldu duenez, eraso horrek ez dauka zerikusirik bart gauean bertan Plaza Espanya eta Creu Coberta inguruan ere izandako jazoera bandalikoekin.

Azken zazpi egunotan Katalunian indarkeriaz hildako zazpigarren biktima da oraingo hau. Gainera, hamabi pertsona atxilotu dituzte bart, liskarren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa