Gizartea -
Droga-trafikoa
Ertzain bat atxilotu eta haren etxean 54 kilo kokaina baino gehiago aurkitu dituzte Bilbon
Ertzaintzako Barne Arazoetarako Buruzagitzak irekitako ikerketa baten ondoren atxilotu dute ertzaina, agente hori delitu bat egiten ari zela jakin ondoren.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak Bilboko ertzain etxeko agente bat atxilotu du, droga trafiko delitua egotzita.
Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Buruzagitzak irekitako ikerketa baten ondoren atxilotu dute, ertzain hori delitu bat egiten ari zela jakin ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxiloketaren ondoren Ertzaintzak egindako miaketetan, gutxienez 54 kilo kokaina aurkitu dituzte atxilotuaren etxebizitzan.
Ikerketa zabalik dago oraindik, bai epailearen aurrean aurkezteko polizia-eginbideei dagokienez, bai Ertzaintzaren Barne Arazoetarako taldeari dagokionez.