Gizartea -

Ordizia

Aske utzi dute ilobari gasolina botatzeagatik atxilotu zuten gizona

Atzo goizaldean, motor bat lapurtu zuen, eta, identifikatu zutenean, astelehenean Ordizian ilobari gasolina gainetik bota eta su emango ziola esanez mehatxu egin zion gizona zela baieztatu zuten.

Aske utzi dute ilobari gasolina botatzeagatik atxilotu zuten gizona
Aske utzi dute ilobari gasolina botatzeagatik atxilotu zuten gizona

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske utzi dute astelehenean Ordizian (Gipuzkoa) ilobari gasolina gainetik bota eta su emango ziola esanez mehatxu egin ondoren, atzo goizaldean motor bat lapurtu zuen 31 urteko gizona, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.

orren arabera, atxilotua atzo arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera, eta aske geratu zen. Hala ere, ez dute zehaztu baldintzarik jarri dioten.

Gizonezko hori dagoeneko 30 aldiz kartzelatu dute, hainbat delitu egiteagatik. Ordiziako azken gertakarian, osaba-ilobaren arteko liskarra saihesten ahalegindu zen senide bat arma zuri batez zauritu zuen.

Atzo, Beasainen, herritar batek atari baten barruan kolpeak eta zaratak entzun zituela esateko Ertzaintzari deitu eta gero, patruila batzuk bertaratu ziren, eta gizon bat aurkitu zuten bertan. Kapela beltza soinean eta aurpegia “buff” batekin estalita zuela, motor bat manipulatzen ari zenean harrapatu zuten.

Identifikatu zutenean, astelehenean Ordizian ilobari gasolina gainetik bota eta su emango ziola esanez mehatxu egin zion gizona zela baieztatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea