Gizartea -

EGURALDIA

Giro eguzkitsuarekin hasiko da urria

Asteburu honetan zeru urdinak gurera bueltatuko dira, prezipitazioak nagusi izan diren aste baten ondoren. Eguzkia berriro azalduko da, eta horrekin batera, tenperaturek gora egingo dute.

Ostiralean ostarteak ireki dira kostaldean. Argazkia: Javier Lana Zuñiga.
Ostiralean ostarteak ireki dira kostaldean. Argazkia: Javier Lana Zuñiga.
Ostiralean ostarteak ireki dira kostaldean. Argazkia: Javier Lana Zuñiga.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urria giro eguzkitsuarekin hasiko da, eta tenperaturek gora egingo dute nabarmen.

Euskalmeten arabera, larunbat goizean tarteka behe-hodei batzuk agertuko dira Kantauri isurialdean, bereziki kosta partean, baina eguerdi partean gutxitu egingo dira eta arratsaldean eguraldia argiagoa izango da.

Gainerako lekuetan eguna oro har eguzkitsua izango da, baina barnealdeko zenbait txokotan behe-lainoa sortuko da eta goizean kostako zaio jasotzea.

Tenperatura maximoak 23 gradukoak izango dira Iruñean, Gasteizen eta Bilbon. Donostian 21 gradutara helduko dira maximoak.

Gauean, ordea, freskoago egingo du eta tenperatura minimoa 6 gradukoa izango da Gasteizen eta 8 gradukoa Iruñean. Termometroak 12 gradutara jaitsiko dira Bilbon eta Donostian.

Iganderako udaberri itxurako eguraldia espero da; tenperatura altuekin eta giro eguzkitsuarekin.

Tenperatura maximoak 27 eta 26 gradukoak izango dira Gasteizen eta Iruñean, hurrenez hurren. Ipar partean baxuagoak izango dira, eta 25 gradutara helduko dira Bilbon eta 22 gradutara Donostian.

Minimoei erreparatuta, Gasteiz izango da hiribururik hotzena, 6 gradurekin. Iruñean tenperaturak 11 gradutara jaitsiko dira, eta 13 gradutara Bilbon eta Donostian.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Donostiako informazioa Iruñeko argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Eguraldia Donostia Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea