Gizartea -

BIZKAIA

Gorpu bat aurkitu dute Gaztelugatxe inguruan, Bermeon

Hilotza Bermeoko portura eraman dute, eta Guardia Zibilak ikertuko du gertaturikoa.

Itsas Salbamenduko ontzia Bermeoko portuan. Argazkia: EITB Media
Itsas Salbamenduko ontzia Bermeoko portuan
Itsas Salbamenduko ontzia Bermeoko portuan. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua agertu da astelehen honetan Gaztelugatxe inguruan, eta Bermeoko portura eraman dute, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Aisialdirako ontzi bateko tripulatzaileek aurkitu dute gorpua, Gaztelugatxetik gertu.

Bizkaiko Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren unitateko talde bat Bermeoko Portura gerturatu da kasua ikertzeko eta lehen ikerketak egiteko. Orain, polizia unitate horrek hartuko du bere gain ikerketaren ardura, zer gertatu den argitzeko.

Hilotza ez dute oraindik identifikatu, eta Guardia Zibileko kideak auzitegiko medikuaren txostenaren zain daude, heriotzaren arrazoiak zehazteko. Oraindik ez dakite zergatik hil den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gaztelugatxe