Gizartea -
Gertakaria
Bi zauritu Beasainen izandako borroka batean, bat larri bere burua ibaira bota ostean
Bi pertsona horien arteko liskarra 17:10ak aldera gertatu zen, igandean, eta, era berean, istiluak izan ziren bertara hurbildu ziren bien familien artean.
Agentziak | EITB Media
Igande honetan Beasainen (Gipuzkoa) bi gizon zauritu ziren borroka baten nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bi pertsona horien arteko liskarra 17:10ean izan zen, eta, era berean, istiluak izan ziren bertara hurbildu ziren bien familien artean.
Bi gizonak Donostia Ospitalera eraman zituzten, zaurien ondorioz. Arinena, gainera, kondena hausteagatik atxilotu zuten.