Gizartea -

Medikuntza

Kontrolatutako asistolia pediatrikoan egindako dohaintzaren osteko lehen heste transplantea gauzatu dute

13 hileko haur batek jaso du transplantea, Madrilgo La Paz Unibertsitateko Ospitalean. Asistolian egindako dohaintza da bihotz-biriken funtzioetan etete atzeraezinagatik heriotza diagnostikatu dioten pertsona batengandik datozen organoak eta ehunak ematea.

Transplantea Madrilgo La Paz Ospitalean egin dute. Argazkia: EFE.
Transplantea Madrilgo La Paz Ospitalean egin dute. Argazkia: EFE.
Transplantea Madrilgo La Paz Ospitalean egin dute. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo La Paz Unibertsitateko Ospitaleak munduan lehen aldiz egin du kontrolatutako asistolia pediatrikoan egindako dohaintzaren osteko heste transplante multierraietako bat. 13 hileko neskatila batek jaso du transplantea; umeari alta eman diote, eta etxean dago, guztiz ondo.

Asistolian egindako dohaintza da bihotz-biriken funtzioetan etete atzeraezinagatik heriotza diagnostikatu dioten pertsona batengandik datozen organoak eta ehunak ematea. Organoak gorputzetik kanpoko oxigenazio sistema bat baliatuta babestu egiten dituzte.

Madrilgo osasun agintariek nabarmendu dutenez, "teknika horren bidez, posible da bestela galduko liratekeen organo solidoak baliatzea". Organoak jaso dituen hartzailea 13 hileko neskatila bat izan da; heste porrota lehen hiletik zuen diagnostikatuta, eta Osasuna oso hondatuta zuen, Madrilgo osasun sistemak ohar bidez azaldu du.

Hautagaien % 30 itxaron zerrendan hiltzen dira, baina asistolian egindako dohaintzatik etorritako hestea inoiz ez zen erabili, orain arte; arrazoia da ustea zela ez zela balekoa izango, kontuan izanik organo horren ezaugarri bereziak. Baina, esperimentatuta eta balekoa zela egiaztatuta, "klinikara eraman ahal izan dute, eta arrakasta izan da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Zientzia Madrilgo gertakizunak