Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Suizidioaren prebentzioa, kaleratzeak Siemens Gamesan eta Euskadi Literatura sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hezkuntzak
Mutiko bat.
Hezkuntzak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Suizidioaren prebentziorako estrategia: Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak "Hezkuntza-eremuan jokabide suizidaren prebentzioa, esku-hartzea eta posbentzioa egiteko Estrategia" aurkeztuko du.

Kaleratzeak Siemens Gamesan: Multinazionalaren zuzendaritza eta sindikatuak enplegu mahaian batzartuko dira gaur, Zamudion (Bizkaia), iragarritako kaleratzeak aztergai. Sindikatuek, balizko akordioa adosteko, "kaleratze traumatikorik" ez egotea eskatzen dute; enpresaren helburua da "nahita ez diren kaleratzeak gutxienera murriztea".

- Euskadi Literatura sariak: Eusko Jaurlaritzako Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskadi Literatura sarietako lehen hiru irabazleak iragarriko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Siemens Gamesa Renewable Energy Gizartea albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Euskadi Sariak Hezkuntzako albisteak 2024 Espainiako literaturaren albisteak