Gizartea -

Mendi-istripua

Eskalatzaile bat hil da Nerbioi ur-jauzian erorikoa izanda

Gizon bat hil da Nerbioi ur-jauzian eskalatzen ari zela istripua izanda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzaintzak eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua.

Erreskate-langileak istripuaren eremuan. Argazkia: @BomberosAraba
Erreskate-langileak istripuaren eremuan. Argazkia: @BomberosAraba
Erreskate-langileak istripuaren eremuan. Argazkia: @BomberosAraba

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko gizon bat hil da larunbat arratsaldean Nerbioi ur-jauzi inguruan eskalatzen ari zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Antza denez, eskalatzaileak erorikoa izan du arratsaldeko ordu biak baino lehentxeago, iristeko zaila den eremu harritsu batean, eta eskalatzaile talde batekin zegoenean.

Ertzaintza eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileak izan dira zenbait orduz egindako lanaren ondoren gorpua erreskatatzea lortu dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduña Mendiko istripuak Eskalada albisteak