Gizartea -
Eguraldia
Astelehen goibelaren atzetik, uda beteko egunak
Gaur, egun osoan zehar egongo da euria egiteko arriskua; baina biharkoarekin batera, hego haizeak 30 ºC-ra arteko temperatura eta eguzkia ekarriko ditu.
eitb media
Astea lainotuta eta prezipitazio batzuekin hasiko den arren, biharko, eguzkia eta tenperatura gorakada espero da, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Gaurkoan, astelehena, eguraldia nahasia izango da. Alde batetik, hodeiak eta ostarteak izango dira; tarteka hodeitsu, eta tarteka argiago egongo da. Ez da baztertzen goizean han-hemenka euria egitea, baina egunaren bigarren zatian, euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da, eta ez da baztertzen zaparrada trumoitsuren bat botatzea. Haizeak astelehenean ere hegoaldetik joko du, tarteka bizi-bizi. Tenperatura maximoek koska bat egingo dute behera, baina udako balioekin jarraituko dugu. Tenperatura minimoak oso epelak izango dira.
Bihar, asteartea, gora egingo du tenperaturak berriro ere, eta uda beteko eguraldia izango dugu. Hego-haizearekin jarraituko dugu, eta aroa oro har eguzkitsua izango da; hala, termometroak berriz ere 30 ºC-ren langara iritsiko dira. Hegoaldean ere igoko da tenperatura, baina ez iparraldean bezainbeste. Haizea indartsu ibiliko da, eta tarteka, traba egingo du.
Asteazkenean, tenperaturak gora egiten jarraituko du, eta lainoak ugarituko dira. Ostiralerako, berriz, euria espero da.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak.