Gizartea -

GABONAK 2022 BILBON

Astebete geroago piztuko dituzte Bilbon Gabonetako argiak, eta asteburuetan, ordutegia murriztuko dute

Egungo energia krisiari aurre egiteko Udalak hartutako neurriak dira. Azaroaren 30etik urtarrilaren 8ra egongo dira ikusgai argiak, eta ordutegia 18:00etatik 22:00etara izango da asteko egun guztietan.

Gabonetako argien piztea Bilbon. Artxiboko argazkia: EiTB
Gabonetako argien piztea Bilbon. Artxiboko argazkia: EiTB
Gabonetako argien piztea Bilbon. Artxiboko argazkia: EiTB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astebete beranduago piztuko dituzte aurten Gabonetako argiak Bilbon, eta asteburuetan, ordubete murriztuko dute argien ordutegia. Neurriok egungo energia krisiari aurre egiteko Udalak hartutako neurriak dira.

Hala, azaroaren 30etik urtarrilaren 8ra arte egongo dira argiak piztuta, 18:00etatik 22:00etara. Aurreko urteetan ez bezala, aurten, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperan ere ordutegi berdina izango dute argiek, eta ez da 23:00ak arte luzatuko argiztapena.

Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, neurri horiek "erantzukizunez eta zuhurtziaz hartu dira", egungo krisi energetikoaren arazoari aurre egiteko. Halaber, gogorarazi du Gabonetan hiria argiztatzen duten argi horiek "LEDak direla, hau da, efizientzia handikoak", eta iaz piztuta egon ziren sei asteen faktura 3.000 euro ingurukoa izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak