Gizartea -

GERTAKARIA

Mexikon desagertuta zegoen bikote lapurtarra hilda aurkitu dute

Mexikoko Valladolid herrian hotel bat zeukaten, eta hango patioan lurperatuta aurkitu dituzte bi gorpuak, Yukatango hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Irailetik zeuden desagertuta.

Hilda agertu den bikotea
Hilda agertu den bikotea
Hilda agertu den bikotea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michel Amado eta Assya Madjour Mexikon desagertuta zegoen bikote lapurtarra hilda aurkitu du hango Poliziak. Yukatan estatuko Valladolid herrian zuten hotelean aurkitu zituzten bi gorpuak patioan lurperatuta joan den astean, hango hainbat hedabidek zabaldu dutenez.

Hilabete honen hasieran izan genuen desagertzearen berri. Frantziako Gobernuak Mexikon duen enbaxadak urriaren 5ean baieztatu zuen Donibane Lohizuneko eta Ziburuko gizon eta emakume bat desagertuta zeudela Mexikon. Irailaren 12tik ez zegoen haien berririk, eta familiak desagertzearen abisua eman zuen. San Cristobal de las Casaseko zentro espiritual batean ikusi zituzten azkenekoz.

Valladoliden dagoen Catrina de Candelaria hotelaren jabeak ziren Madjour eta Amado, eta urteak zeramatzaten bertan bizitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi