Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bularreko minbizia, koronabirusa erresidentzietan eta Nafarroako aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Nafarroako Aurrekontuak: Foru Gobernuak 2023ko aurrekontuen aurreproiektua onartuko du. Asteartean, akordioa lortu zuen Podemosekin, eta orain EH Bilduri begira daude.

- Koronabirusa erresidentzietan: Beatriz Artolazabal Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburuak azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarreko lantaldean zaharren egoitzetan covid-19ak eragin dituen heriotzen inguruan. Datuak maiatzean egin zituzten publiko, baina gaur azalpenak emango dituzte.- Bularreko minbiziaren aurkako eguna: hainbat gizarte taldek eta erakundek dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Bularreko Minibiziaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Minbizia argazkiak Frantzia albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Aurrekontuak