Gizartea -

Gertakaria

Bikote bat atxilotu dute Bilbon, emakumearen senar ohia irailean hiltzen saiatzeagatik

Homizidio saiakera irailaren 26an gertatu zen. Gizon bat hurbildu zitzaion biktimari, eta labanaz zauritu zuen.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko gizon bat eta 56 urteko emakume bat atxilotu dituzte Bilbon, emakumearen senar ohia hiltzen saiatzeagatik.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, hilketa saiakera irailaren 26an eraman zuten aurrera, eta asteartean atxilotu zuten bikotea, biktimaren etxetik gertu, Bilbo erdialdean, suzko arma bat, deskarga elektrikoetarako pistola bat, autodefentsarako aerosol bat eta hainbat arma zuri zeramatzatela.

Joan den irailaren 26an, etxebizitzatik irtetean, gizon bat hurbildu zitzaion biktimari autoan sartu zenean. Gizon horrek labana bat zeraman, eta, hark esandakoa ez zuela bete ikusita, labanaz zauritu eta ihes egin zuen.

Ertzaintzaren ikerketak lortu zuen ustezko erasotzailea identifikatzea eta biktimaren emazte ohia ere inplikatuta zegoela egiaztatzea, zaintzaz eta erasotzailea laguntzeaz arduratu baitzen.

Atxilotuei lesio delituak, hilketa saiakera eta armak legez kanpo edukitzea leporatu diete, eta epailearen esku utziko dituzte polizia-eginbideak bete ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak