Gizartea -

Bahiketa ospitalean

Bahituaren aitak eskertu egin du haurtxoa bere etxeko atean jaso zuen emakumearen "keinu izugarria"

"Zu bezalako pertsonek aitortza merezi dute eta zurekin egongo gara laster", agindu du Pedro Castrok. Mezuan, herritar guztien, Ertzaintzaren eta Osakidetzako langileen lana eskertu du.

Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Jaioberriaren gurasoak shock egoeran daude oraindik,

02:13

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken gauean Basurtuko Ospitalean bahitutako haurtxoaren aitak herritarren, Ertzaintzaren eta Osakidetzaren lana eskertu du, baina, batez ere, umetxoa bere etxeko atean hartu zuen emakumeari, Alicia Lopezi, eskerrak eman dizkio.

"Zu bezalako pertsonek aitortza merezi dute, eta zurekin egongo gara laster, gurekin izan duzun keinu izugarria eskertzeko", idatzi du Pedro Castrok sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

"Gaurtik aurrera Aimarrek bi urtebetetze ditu, bata 18an eta bestea urriaren 20an", gaineratu du.

Azkenik, bahituaren gurasoak onartu du "gure bizitzako ordurik txarrenak" izan direla, baina pozik agertu da, azkenean, alaba anaiari aurkeztu ahal izateagatik.

"Eskerrik asko bihotzez", amaitu du.

Alicia Lopez, jaioberria jaso duen emakumea: ''Gurasoek pasa dutena irudikatzen dut eta hunkitu egiten naiz''

2:41

Zuhaitz Barriuso: ''Atea ireki bezain laster nire amak bazekien bahitutako umea zela''
Zuhaitz Barriuso: ''Atea ireki bezain laster nire amak bazekien bahitutako umea zela''
Zuhaitz Barriuso: ''Atea ireki bezain laster nire amak bazekien bahitutako umea zela''

1:05
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea