Gizartea -
Jaiak
Sanferminetako entzierroetarako hesiak jartzen hasi dira Iruñean
900 zutoin eta 2.800 ohol jarriko dituzte denera. Festen bezpera eguneraino egongo dira hesiak jartzen.
Erredakzioa
Gareseko (Nafarroa) zurgindegiko langileak sanferminetako entzierroetarako hesiak jartzen hasi dira. Denera, 900 zutoin eta 2.800 ohol ipiniko dituzte, uztailaren 7tik 14ra korrikalariak eta zezenak hartuko dituen bidea babesteko.
Santo Domingotik hasi dira hesiak jartzen, zezenak ateratzen diren tokitik, eta lanak festen bezpera egunean amaituko dituzte. Ibilgailuei gutxien eragiten dieten tokietan jartzen hasten dira, eta udaltzainek ibilgailuak kentzeko abisuak emango dituzte.
Lehen aldiz, pinu gorriko egurra ukuiluetan egon da, Miserikordia etxean gordeta gelditu beharrean. Hala ere, Iruñeko Udalak adierazi du horrek ez duela egurrean eraginik izan.
Zurgindegiak 22 urte daramatza hesiak jartzeko lanetan eta hiru langilek jartzen dituzte festen bezpera egunera arte. Festetan, ordea, 80 lagun egoten dira egunero hesiak jarri eta kentzeko lanetan.