Gizartea -
Migrazioa
Frantziako Poliziak pertsona bat atxilotu du Behobian, Bidasoa ibaia eta muga zeharkatzen saiatzeagatik
Korronteak beste pertsona bat eraman du, baina bere kabuz ibaitik irtetea lortu, jendarmeak atzean utzi eta ihes egin du.
Agentziak | EITB Media
Frantziako Poliziak pertsona migratzaile bat atxilotu du Bidasoa ibaia Behobia auzoaren parean gurutzatzen saiatzeagatik, Irundik (Gipuzkoa). Beste bat, berriz, korronteak eraman du, baina bere kabuz atera da ibaitik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Gipuzkoako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gertakaria 16:00etan jazo da. Bidasoa ibaiko korronteak pertsona bat arrastaka eraman duela jakin dute.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta egiaztatu dute bi pertsona migratzaile saiatu direla muga zeharkatzen ibaitik; horietako bat atxilotu dute Frantziako jendarmeek.
Bestea korronteak eraman du, baina, suhiltzaileen arabera, beste puntu batean zeharkatu eta ihes egin du.