Gizartea -
Hezkuntza
Ikasle grebaren aldeko pintadak egin dituzte Nafarroako Hezkuntza Sailaren egoitzan
Sailak "Eskola Publikoaren aurkako erasoa" salatu du, eta "eraikinean egindako kalteak" gaitzetsi ditu.
M. D. | EITB Media
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak "Eskola Publikoaren aurkako erasoa" salatu du, Iruñeko Santo Domingo aldapan dagoen egoitzaren aurrealdean urriaren 27ko ikasle grebaren aldeko pintadak agertu ostean.
Astelehen goizean pintadak agertu dira eraikinaren kanpoko hormetan, "Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu" eta "Politikarien iruzurrari ez" idatzi dute, eta urriaren 27an greba egiteko deia egin dute.
Gainera, pintura bota dute Ni Publikokoa naiz. Sortu nahi duzun eskola leloa duten Eskola Publikoaren aldeko kartelen kontra.
Hezkuntza Sailak "eraso berriak" salatu, eta "eraikinean eragindako kalteak" gaitzetsi ditu.