Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Beroaldia, 2023ko Tourraren ibilbidea eta DSBEren erreforma

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Beroaldia:   Gaurtik aurrera, tenperatura maximoak 30 gradura iritsiko dira barnealdean eta kostaldean. Gaua ere epela izan da, eta termometroak 20 ºC-tik gora egon dira txoko askotan.

- 2023ko Tourraren ibilbidea: Parisko Kongresuen Jauregian, 11:30etik aurrera, Frantziako Tourrak datorren urtean egingo duen ibilbidea aurkeztuko dute. Bilbotik abiatu da txirrindulari proba, eta aurkezpen ekitaldian izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria, EAEko hiru diputatu nagusiak eta hiriburuetako alkateak.

- DSBEren erreforma: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak lehen pausoa emango du Eusko Legebiltzarrean, Voxen osoko zuzenketa errefusatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantziako Tourra Eusko Jaurlaritza berriak Suteak gaur Eguneko albisteak Balmaseda bideoak Albisteak DSBE