Gizartea -
Eusko Legebiltzarra
'Cannabis' klubak arautzea babestu du Arartekoak
Lamarcaren iritziz, beharrezkoa da ongi arautzea, batez ere, cannabisa modu terapeutikoan kontsumitzen duten herritarrak babesteko.
Erredakzioa
Iñigo Lamarca arartekoak Euskadiko cannabis klubak arautzea babestu du, batez ere, kontsumo terapeutikoa egiten duten herritarrak babesteko.
Klub horien egoera aztertzen duen Eusko Legebiltzarreko lantaldean agerraldia egin du astearte honetan arartekoak.
Bileran parte hartu aurretik hedabideen aurrean adierazpenak egin ditu. Klub horien inguruan "segurtasun juridiko gutxi" dagoela azpimarratu du. Hori dela eta, horiek arautzearen alde agertu da eta "euren estatus legalaren definizio zehatzagoa" eskatu du.
"Ez gara kontsumoa despenalizatzeaz ari, cannabis klub horiek behar bezala arautzeaz baizik, askok arrazoi terapeutikoak medio kontsumitzen dutela kontuan hartuta", azaldu du.
Lamarcaren iritziz, klub horiek "modelo eta formula egokia dira", eta EAEko ehun bat elkartek babestuta daude. Elkarte horiek cannabis sail kolektiboak dituzte, eta euren kideen artean banatzen dituzte, kuota bat ordaintzearen truke.
Erregulazioa falta dela eta sail horien kontrako polizia-operazioak pairatzeko arriskua dagoela erantsi du.