Gizartea -

Baso suteak

Gorbean piztu den sutea itzaltzeko lanean dihardute suhiltzaileek, baina kontrolpean dute dagoeneko

Hamabi eta erdiak aldera piztu da sua Gorbea mendigunean, Zarate inguruan, Zuian. Ordubiak hogei gutxitan kontrolpean zuten. Hektarea bat erre da.

Suhiltzaileak Gorbeako baso-sutean lanean. Argazkia: @Bomberos_VG
Suhiltzaileak Gorbeako baso-sutean lanean. Argazkia: @Bomberos_VG
Hektarea bat erre da Gorbeako sutean

0:00

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorbea mendigunean piztu den baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak. Zarate inguruan piztu da sua, Zuia herrigunean, eguerdiko hamabi eta erdiak inguruan, Segurtasun Sailak berri eman duenez. 

Suhiltzaileek kontrolatutzat jo dute sua arratsaldeko ordubiak hogei gutxiagotan baina bertan jarraitzen dute, sua ez baitago itzalita. Hektarea bat lursail erre dira. 

Bestetik, Bizkaiko Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, Zalla inguruan nahiz Berangon jada itzalita zeuden suteetan su txikiak pizten ari dira, nahiz eta bizkor batean kontrolatzen dituzten suhiltzaileek. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gorbeia mendia