Gizartea -

BASO SUTEAK

Aske geratu da Eibarko sutearekin lotuta atxilotutako gaztea

Matxaria auzoan piztu zen sua atzo, hainbat baserri dauden inguru batean, arratsaldeko lehen orduan. Gutxienez bi baserri hustu behar izan zituzten.

Suhiltzaileak lanean, Eibarren. Argazkia: EITB Media
Suhiltzaileak lanean, Eibarren. Argazkia: EITB Media
Kontrolpean dute Eibarko pinudi batean piztutako sutea

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi du atzo Eibarko pinudi batean piztutako sutearekin lotuta atxilotu zuten gaztea, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. 

Arratsaldeko 16:30etik aurrera, buru belarri aritu ziren suhiltzaileak lanean Eibarko Matxaria auzoko pinudietan piztutako sutea itzaltzeko. Zenbait baserriren artean dago sutea piztu zen pinudia, eta badaezpada ere, sutetik gertu dauden gutxienez bi baserritako bizilagunak atera egin zituzten.

Ertzaintzak ikerketa ireki du sutea nondik nora piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Eibar Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak