Gizartea -

GERTAKARIA

Hiru gazte erreskatatu dituzte Galeako itsaslabarretan harrapatuta geratu ondoren, Getxon

Larrialdi zerbitzuetako kideek gertakarien tokian bertan artatu zituzten gazteak, eta hirurak onik daude.

Getxo, atzo. Argazkia: Ertzaintza
Getxo, atzo. Argazkia: Ertzaintza
Getxoko Galeako itsaslabarretan harrapatutako hiru gazte erreskatatu dituzte

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gazte Galeako itsaslabarreko harkaitzetan, Getxon, ez atzera ez aurrera geratu ziren atzo arratsaldean, eta erreskate talde batek atera behar izan zituen bertatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 19:15 inguruan jaso zuten herritar baten deia, hiru mutil itsaslabarretan harrapatuta geratu zirela ohartaraziz. Berehala bertaratu ziren suhiltzaileak eta Ertzaintzako mendiko erreskateetarako unitateko kideak, eta 20, 22 eta 23 urteko gizonezkoak handik ateratzea lortu zuten. Gurutze Gorriko salbamendu-ontzi bat ere batu zen erreskatera, eta ingurua argiztatzen lagundu zuen. Soken laguntzarekin, lurretik atera zituzten, itsasoz lan hori egitea oso zaila baitzen.

Behin magalera igo zituztenean, han zeuden osasun zerbitzuetakoek artatu zituzten gazteak; hirurak onik zeuden, eta ez zituzten erietxera eraman. Hiru bat ordu iraun zuen erreskate operazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak