Gizartea -

Gertakaria

Santurtzin falta zen gizonezko baten gorpua da Portugaleteko itsasadarrean agertu dena

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ur gainean ikusi du gorpua herritar batek, eta abisua eman du 07:20 aldera.

Portugalete, gaur. Argazkia: Gurutze Gorria
Portugalete, gaur. Argazkia: Gurutze Gorria
Pertsona baten gorpua aurkitu dute Portugaleteko itsasadarrean

0:37

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzotik Santurtzin desagertuta zegoen 82 urteko gizonezko baten gorpua da gaur Portugaleteko itsasadarrean agertu dena.

Ur gainean ikusi du gorpua herritar batek, eta abisua eman du 07:20 aldera. Haren etxekoek desagerketaren berri eman zuten atzo.

Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko kideek hartu dute parte erreskate lanetan.

Segurtasun Sailak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Portugalete Gizartea Eguneko albisteak Albisteak