Gizartea -

Errepide itxiera

Ostegun gauean AP-8a itxiko dute Errenteria parean, Bilborako noranzkoan

Bidea konpontzeko lanetarako itxiko dute aipatutako bidea.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun gauean, hilaren 10etik 11ra, AP-8a itxita egongo da Errenteria parean, bidea konpontzeko lanak egingo dituztelako.

Gipuzkoako Aldundiak iragarri duenez, itxiera Bilborako noranzkoan egingo da, 21:30etik 06:00etara.

Bide alternatibo gisa, gidariak GI-20tik joan beharko dira AP-8ak Aritzetan duen irteeraraino.

Gainera, hurrengo larunbat eta igandean, GI-2630a, Oñatiko Osindurin biribilgunetik Elorregi biribilgunerako bidea, itxita egongo da asfaltatuko dutelako, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Errenteria bideoak Oñati bideoak Eguneko albisteak