Gizartea -
TRAFIKOA
Auto ilarak sortu dira Leioatik Bilborako errepidean, zabor-kamioi batek izan duen matxuraren ondorioz
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik erretiratu dute, eta zirkulazioa bere onera etortzen ari da. Sei kilometrorainoko ilarak sortu dira.
EITB MEDIA
Sei kilometrorainoko auto ilarak sortu dira gaur goizean BI-637 errepidean, Leioako tunelaren barruan zabor-kamioi batek izan duen matxuraren ondorioz. Ez atzera ez aurrera geratu da ibilgailua, eta Sopelarainoko ilarak sortu dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:05 inguruan izan du matxura kamioiak, eta eskuineko erreian geratu da, ibilgailuen joan-etorria oztopatuz.
09:00ak inguruan lortu dute ibilgailua bidetik erretiratzea garabi baten laguntzarekin, eta zirkulazioa bere onera etortzen hasi da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea