Gizartea -

kloro irurketa

Bost pertsona artatu dituzte eta bat ospitalera eraman dute, Hernaniko kiroldegian izandako kloro isuriagatik

Herritarren segurtasuna bermatze aldera, ia bi ordu itxita egon ondotik, eta suhiltzaileek instalazioak ikuskatu eta gero, berriz ere ireki dute kiroldegia.

Erabiltzaileak eraikinetik ateratako unea. Irudia: Hernaniko Udala
Erabiltzaileak eraikinetik ateratako unea. Irudia: Hernaniko Udala
Erabiltzaileak eraikinetik ateratako unea. Irudia: Hernaniko Udala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona artatu dituzte Hernaniko osasun zentroan, eta, bat ospitalera eraman dute, prebentzioz, Hernaniko Udal Polikiroldegian izan den kloro isurketa baten ondorioz, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Kiroldegia itxita egon da ia bi orduz, instalazioen segurtasuna bermatu arte.

Udalak ohar batean azaldu du 09:00ak aldera kloro isuri bat atzeman dutela kiroldegiko aldageletan, eta berehala, eraikinean zeuden 20 erabiltzaileak kanpora atera dituzte.

Inor larri zauritu ez bada ere, kloroa arnasteak dakartzan arriskuak direla eta, badaezpada, 5 pertsona Hernaniko osasun zentrora eraman dituzte, sintoma arinekin, eta beste bat, ospitalera, prebentzioz. Izan ere, sintomak ere arinak ziren, baina hainbat patologia zituen, eta erabaki dute behaketan mantentzea komeni zela.

Suhiltzaileen zerbitzuak instalazioak ikuskatu ondoren, pertsonen osasunerako arriskurik ez dagoela bermatu ondotik, kiroldegia berriro ireki dute. Dirudienez, igerilekuetako ura tratatzeko erabilitako produktuetako bat kargatzeko prozesuan gertatu da kloro ihesa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hernani Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa