Gizartea -

BILBO

Atzerapenak Metro Bilbaon, Deustuko geltokian unitate batek matxura izan baitu

Deustuko geltokian geldirik geratu den tren baten matxurak atzerapenak eragin ditu.

Bilboko metroaren artxiboko argazkia
Bilboko metroaren artxiboko argazkia
Bilboko metroaren artxiboko argazkia

EITB BILBAO

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroaren unitate batean izandako matxura baten ondorioz, atzerapen handiak izan dira eguerdi aldera zerbitzuan. Unitatea Deustuko geltokiaren parean gelditu da, eta bidaiariak aterarazi dituzte. Kaltetutako unitatea tailerrera eraman dute.

Matxura 14:20 aldera gertatu da, eta bideetako bat itxita egon da bost minutuz. Metro Bilbaotik adierazi dutenez, gorabehera "konponduta" dago, baina atzerapenek eragina izan dute zerbitzuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Deustuko auzoa