Gizartea -

Eguraldia

Euriteengatik abisu horipean egongo da Gipuzkoa gaur eta bihar

Eguerditik gauerdira arte egongo da indarrean abisua. Denbora tarte horretan, metro karratuko 60 litro baino gehiago bota ditzake 24 ordutan Gipuzkoan. Gainerakoan, ia atertu gabe egongo da.

Euria Irunen (Gipuzkoa). Argazkia: Jose Maria Nieto Vega
Euria Irunen (Gipuzkoa). Argazkia: Jose Maria Nieto Vega
Euria Irunen (Gipuzkoa). Argazkia: Jose Maria Nieto Vega

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du Gipuzkoan gaurko eta biharko, euri iraunkorragatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abisua 12:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, denbora-tarte horretan metro karratuko 60 litro baino gehiago bota ditzake 24 ordutan Gipuzkoan, batez ere ekialdeko zenbait tokitan.

Bestalde, isurialdeko gainerako eskualdeetan 40-60 litro pila daitezke, eta Mediterraneo isurialdean, 5-20 litro. Estatuko Meteorologia Agentziak ere abisu horia ezarri du euriagatik Nafarroako isurialde atlantikoan.

Gaur

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, ostirala egun desatsegina izango da, tenperaturak nabarmen jaitsiko baitira: maximoak 15 gradutik behera geratuko dira kostaldetik gertu, eta 11-12 inguruan barnealdean.

Kantauri isurialdean euria egingo du egun osoan, batez ere Gipuzkoan eta egunaren bigarren zatian. Mendebaldeko haizeak gogor joko du, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan, eta Ebro bailaran ziertzoak gogor joko du.

Bihar

Larunbatean, zaparradek batez ere ipar partean izango dute eragina. Euri gehiago egingo du, batez ere ekialdean. Arratsalde-gau partean, atertuz eta hodeiak gutxituz joango dira.

Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, batez ere goizean, eta gauean, hego-mendebaldera egingo du. Maximoek behera jarraituko dute, 9-12 graduren bueltan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak