Gizartea -

EUSKARALDIA 2022

Hitzez ekiteko garaia hasi da Euskal Herrian

Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, bost hiriburuotan, ostegun arratsaldean elkartu ziren ahobiziek zein belarriprestek sekulako gogoz eta ilusioz egin zuten txapa jartze bateratua. Jai giroan elkartu ziren Euskaraldiaren bezperan.

Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media
Hitzez ekiteko garaia: Euskaraldiaren pinak jada jantzi dituzte hiriburuetan!

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herrian hitzez ekiteko garaia hasi da jadanik, eta abenduaren 2ra arte luzatuko da.

Euskal Herriko hiriburuetan, ostegun arratsaldean, elkartu ziren txapak janzteko; ekimenean parte hartzen dugula adierazten dute pinek. Ahobizi zein belarriprest, denak dira ongietorriak gure hizkuntzaren erabilpena bultzatzeko.

Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, bost hiriburuotan, ostegun arratsaldean elkartu ziren ahobiziek zein belarriprestek sekulako gogoz eta ilusioz egin zuten txapa jartze bateratua. Jai giroan elkartu ziren Euskaraldiaren bezperan.

Euskaraldia ekimenak hirugarren edizioa du. Ohi bezala, herritarrek euskararen erabileraren aldeko hautua egitea bultzatuko da, baina horrez gain, elkarte, entitate eta edonolako guneak ere erakarri nahi dira, euskararen babesleku eta arigune izan daitezen.

Ilusio handiz ekingo diote Euskaraldiari ahobiziek eta belarriprestek
Ilusio handiz ekingo diote Euskaraldiari ahobiziek eta belarriprestek
Ilusio handiz ekingo diote Euskaraldiari ahobiziek eta belarriprestek

03:26

Pandemia betean milaka entitatek ariguneak sortu ondoren, euskararentzako espazio berriak sortu, eta ariguneak areagotzeko helburua dute aurten Euskaraldiaren sustatzaileek. Proposamena enpresa, erakunde, elkarte, fundazio, klub, talde eta era guztietako entitate antolatuei luzatu zaie beste behin ere.

Euskararen arnasguneak dira ariguneak, gune horretan bertan, badagoelako beti norbait, euskaraz komunika daitekeena.

Ariguneen presentzia areagotu nahi dute hirugarren edizio honetan, baina baita kaleko presentzia ere; izan ere, aurreko edizioa, 2020ko udazkenean egin zena, erabat zipriztindu zuen pandemiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gizartea albisteak Albisteak Gaur Kultura Gaurko azken orduko albistea Euskaraldia abestia 2025