Gizartea -

eguraldia

Donostiako Pasealeku Berria, itxita ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, olatuak direla eta

Arratsaldean zehar, aktibo egongo da alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik.

Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: Danel Martinez
Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: Danel Martinez
Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: Danel Martinez

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen arratsaldeko 16:00etara aurreratu dute Donostiako Pasealeku Berriaren itxiera ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, olatu bortitzek sor dezaketen itsasaldeko arriskuagatik alerta laranja ezarriko baitute. Era berean, itxita egongo dira Haizearen Orrazirako eta Zurriolako kai-muturrerako sarbideak.

Udaletik jakitera eman dutenez, gaur 07:00etatik dago indarrean abisu horia, itsasaldeko arriskuagatik. Hori dela eta, Pasealeku Berria itxita dago ordutik ibilgailuentzat, eta oinezkoak arduraz ibil daitezke bertatik.

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, alerta laranja izatera igaroko da, eta Pasealeku Berria ibigailuentzat zein oinezkoentzat itxiko dute. Gainera, Haizearen Orrazirako eta Leizaola pasealekurako (Zurriolako kai-muturra) sarbideak ere itxiko dituzte. Neurriok indarrean jarraituko dute asteartean, egun osoan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Euskal herriak Gipuzkoako albisteak Alerta meteorologikoak albisteak EAE Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kantauri itsasoa albisteak