Gizartea -

gipuzkoa

Datorren astelehenean jarriko dute martxan Donostian Atotxako behin-behineko geltokia

Geltoki zaharra itxita egongo da, eta Tabakalera alboko plazatik egingo da nasetarako sarbidea.

Ordezkari politikoak, geltokiko lanak bisitatzen. Argazkia: EFE
Ordezkari politikoak, geltokiko lanak bisitatzen. Argazkia: EFE
Ordezkari politikoak, geltokiko lanak bisitatzen. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Atotxako behin-behineko tren geltokia aselehenean sartuko da indarrean, eta horrek baimenduko du "jatorrizko eraikinaren aldean eraikuntza fase berriak abiatzea, baita unean martxan dauden trenbide eta nasetan ere", astelehen honetan Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak.

Arriolak Gipuzkoako hiriburuko lanak bisitatu ditu, Isabel Pardo de Vera Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Estatu Idazkariarekin, Denis Itxaso Gobernuaren ordezkariarekin eta Pedro Marco Azpiegitura eta Garraio sailburuordearekin batera.

Proiektuaren gauzatzeak dakarren konplexutasun gehigarria gogora ekarri du, "egunez egun bizikide baititu Renfe operadorearen distantzia hurbil, ertain eta handiko zerbitzuak".

Martxan jartzeko azken erremateak faltan dituela, behin-behineko geltokia egungo geltokiaren eraikin parean dago, Frantziako Pasealekuan. Nestor Basterretxea plazatik izango du sarbidea, Tabakalera eraikin alboan.

Bi nasa izango ditu, lurrazalean bi trenbide nagusi izango dituztenak; bai eta lurpeko atari bat ere, txartelak saltzeko oinarrizko zerbitzuez, saltzeko makinaz, balidatzeko makinaz, merkataritzako lokalez eta igogailuez hornitua. Bertatik, erabiltzaileak goiko nasetara sartu ahal izango dira.

Arriolak nabarmendu duenez, behin-behineko geltokia zerbitzuan jartzeak baimendu egingo ditu lanen hurrengo eraikuntza faseak, jatorrizko geltokiaren eraikin aldean jardutea eskatzen dutenak, bai eta unean martxan diren trenbide eta nasen eremuan ere.

Bien bitartean, geltoki zaharra itxita mantenduko da eta, alternatiba gisa, behin-behineko geltokira sartu beharko da Terminus hotelaren ondoan dagoen Frantzia pasealekuko 21. zenbakiko tren-korridorearen gaineko aldi baterako metalezko pasabidetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Renfe azken ordukoa Garraio publikoa